XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, kristau-izatearen ondore guztiak zintzo eramanik, serbitzari jatorrak izan zitezkenak, esku-zabal izan nai ez dutenean.

Min izan bear degu, beraz, min aundi, sinismenaren grazia gordeta edukitzeko ez-bañan, gizonen aurrean dizdir egin dezan eman zaigulako; eta, ala berean, orrela dabiltzanak beren oraingo eta beste munduko zoriona arriskatzen dutelako.

Kristau bizitza, noski, Jaungoikoaren doai miragarri degu, eta berealako pake-atsegiñak eskeintzen dizkigu, bañan ortarako benetan maite bear degu Jaungoikoaren doaia (25) Ikus , neurrigabeko biotz on zabala izanik.

Esna ditzagun, beraz, esna, lo-zorro ustel ortan daudenak.

Ez dezatela uste, gure bizitza txantxetako gauza danik, bere frutu-eske ari dan Jainko-ondasun baizik.

Bidea ere erakutsi bear zaie, borondate eta asmo onak izanagatik, nundik nora jo ez dakitela daudenai.

Kristok leiarazten digu.

Zuetako bakoitzak, apostolu bakarrik ez-bañan, apostoluen apostolu bear du izan.

Besteak erakarri, eta gañerantzekoai eragin, aiek ere Jesukristo ezagu-arazi dezaten.

Bat edo batek galdetuko dio bear bada bere buruari, nola eman ote dezaioken jendeari ezagutze ori.

Eta nik erantzuten dizuet: eman ezazute zuek zeon erara, aundikeririk gabe, munduaren barruan bizi zeraten bezela bizituaz, zuen bizibideko lanari eta zuen familiko arretari lotuta, gizonen alegin leialetan arduratu, eta nor bakoitzaren bidezko askatasunari begirune izanez.

Orain iya ogei ta amar urte, gogo sutsu auxe sartu zidan Jainkoak biotzean: (...).